Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Sakramentuak

Bataioa
Bataiatzea baptizein hitz grekotik dator eta “urperatu” esan nahi du. “Murgilaldia” uretan Kristoren heriotzan katekumenoari hilobiratzeko ekintzaren irudia da, eta ondoren, berpizkundeari esker, Berarekin irteten da “izaki berrian” transformatuta.
- BATAIOAK: Bataioak hileko larunbat guztietan dira, lehenengo larunbatean izan ezik.
- BATAIO AURREKO IKASTAROAK: Hileko lehen larunbatean.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- NAN: Gurasoen NANaren fotokopia, dena DIN A4 alde batean.
- JAIOTZA-AGIRIA: Erregistro Zibilaren jaiotza-agiriaren hitzez hitzeko fotokopia.
- AITABITXIAK: Aitabitxien bataio ziurtagiria.
- IKASTAROA: Guraso eta aitabitxien bataio aurreko ikastarora joan izanaren ziurtagiria.
Bataioa ospatzeko, jarri harremanetan parrokiarekin.

Adiskidetzea
Penitentziaren, Adiskidetzearen edo Aitortzaren sakramentua, Jesukristok sortutako sakramentua da. Horri esker, bataiatu ondoren egindako bekatu guztiak barkatzen dira, Jainkoak berak barkatzen ditu apaizaren bidez, sinesleari bihurtzearen, purifikazioaren eta bizitza pozgarriaren aukera berri bat eskaintzeko.
Ikasturtean zehar, parrokian bi komunitate-penitentziak ospatzen dira.
Meza bakoitza baino ordu erdi lehenago, banaka.

Lehen Jaunartzea
Eucharistia hitz grekoak “eskerrak ematea” esan nahi du. Ardoaren eta ogiaren, Kristoren odolean eta gorputzean, sagarapena da Eukaristia, Gurutzean Kristoren sakrifizioa berritzeko.
Benetako Jesus da, apaizak sagaratzen dituen ogi eta ardoan presente. Fedearen bidez, ogi eta ardoan Jesusen presentzia benetakoa dela sinesten dugu eta ez bakarrik sinbolikoa; hau da transustantziazioaren misterioa, ogi eta ardoaren substantzia aldatzen delako; ezaugarriak – forma, kolorea, zaporea… –, berriz, berdinak dira.
Lehenengo jaunartzea ospatzeko katekesi prozesuan izena emanda egon behar da.

Sendotza
Bataioa betetzen duen sakramentua da sendotza, sakramentuan jaso genuen Jainkoaren grazia sendotzen eta baieztatzen duelako. Izpiritu Santuak sendotzen du bataiatua. Kristoren lekukoak izateko gai izanarazi gaituen eta kristau-heldutasunaren sakramentua da.
Sakramentu hau jasotzeko prestakuntza lehenengo jaunartzea jaso ondoren hasten da.
Sendotza ospatzeko, jarri harremanetan parrokiako gazte prozesuarekin.

Ezkontza
Bizitza osorako gizon eta emakume aske uztartzen diren aliantza da ezkontza elkar laguntzeko, seme-alabak ugaltzeko eta hezteko.
Jainkoak bedeinkatzen duen batasun honek, maitasunean oinarrituta, adostasun osoa berekin dakar. Beraz, sakramentala da betirako ezkontza-lotura eta inork ezin du lotura hau apurtu.
Ezkontza ospatzeko, jarri harremanetan parrokiarekin.

Gaizoen oliadura
Gaixoak edo haren senideek hala eskatzen duten guztietan, etxera joaten da. Parrokian eska daiteke.
Gaixoen oliaduraren sakramentuak kristauari grazia berezia ematen dio gaixotasun larriren edo zahartzaroaren zailtasunak aurre egiteko. Sakramentuaren bidez, elizak gaixoarekin bat egiten du Jesukristori gomendatzeko, salbamena eta grazia eskatuz, arima indartzen laguntzen eta etsipenean erortzea saihesten.
Parrokian urtean bitan egiten da Gaixoen Oliadura Komunitarioa.
Ordutegiak
MEZAK ETA ELIZKIZUNAK
Taldeak
PRESTAKUNTZA ETA PASTORALTZA
Lagundu
Tenplua Jainkoaren etxea da eta gurea. Lagundu dezagun duin mantentzen. Jarduera, pastoraltza eta Mendiko San Jose (Aita Agustindarrak) parrokiaren kontserbazioan lagundu nahi baduzu, egin dohaintza bat.